SARRERA

SARRERA

Blog honen bidez nere helburua Berastegi eta bere inguruko natura eta historia jorratzea izango da.

KOBAZULOAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
KOBAZULOAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015(e)ko urriaren 13(a), asteartea

ALLI 1 eta ALLI 2 Kobak

Alli udalerrian, Iribas udalerriko mugetatik 5 metrotara aurki ditzazkegu Alli 1 eta Alli 2 izena duten kobazuloak. Baso barruan gorderik, koba batetik bestera 50 metro eskaseko distantzia dago. Kobazulo hauek umeentzako oso egokiak dira espeleologia munduan barneratzeko, bertako sarreren erreztasuna eta bertan aurki ditzazketen formazio barietate kantitateengaitik.

Alli 1; Jaitsiera txiki bat dauka kobara barneratzeko. Bertan, oinez ibiltzeko ez dago zailtasunik, lurzoru laua eta sabai altua dauzkalako. Txundigarria da estalagmita eta estalaktita kopurua, txuri eta gris kolorekoak. Kobaren bukaeran berriz, hainbat bisitariek utzitako izen eta data ikusiko ditugu, batzuk orain 100 urte eginikoak.










Alli 2; Aurrekoaren antzekoa da, sarrera handiagoa eta barneratzeko jaitsiera handiagoa, baina zailtasunik gabea hau ere. Sabaia oso altua dauka, formazio kopuru ederrekoa eta eskuin aldean meazulo txiki bat dauka, hau ere idatzi edo izenaz dekoratua.








Bi kobetan haitzulotar fauna dago, eskorpioi haitzulotarra, armiarma, saguzar, tximeletak etabar.



Errespetatu koba eta bere fauna, eta utzi ezazu aurkitu duzun bezala.

2015(e)ko otsailaren 23(a), astelehena

ULIZAR-KO KOBAZULOA

Kobazuloaren sarrera
Ulizar kobazulo eta ingurunean egin diren azken lan arkeologikoen gainean hausnarketa batzuk egin nahi nituzke.
1º- Felix Ugarte arkeologo elkarteak Ulizar mendian dauden hiru leize aztertzen ibili dira, kobazuloarekin loturarik dagoen ikusi nahian, bainan ez dute loturarik  aurkitu.

Felix Ugarte arkeologo elkartea leizeak ikuskatzen

2º- Kobazuloaren sarrera tapaturik dago. Esaten da, Konbentzioko gerran 1793-1795 frantzesak erabiltzen zutela kobazulo hau koartel modura eta bertan 300 soldadu biltzen zirela. Baina gipuzkoratz atzeratu zirenean kobazuloaren sarrera dinamitatu zutela. Nik ez dut inongo dokumenturik aurkitu zehatz-meatz Frantzesak kobazulo honetan egon zirenik, nere zalantzak dauzkat. Aurreko artikuluan, Areso-1794-9-10 aipatzen dut Ulin gatazka bat egon zela, Lekunberrin kokaturik zeuden tropa Espainolak eta Larte inguruan zeuden tropak frantzesekin . Bertan apuntatzen dut neretzako gertaturiko hipotesia.
3º- Aurkitu dudan agiri bakarra kobazulo honen gainean  1576. urtekoa da, Espainiako inkisizio prozesukoa. Bertan Catalina de Areso izeneko neskatil batengatik mintzatzen da, neskatil hau sorgintzat jotzen da eta kobazulo honetan biltzen omen zirela ere esaten da bere errituak egiteko.

Salatuen zerrendan honako hauek agertzen dira: Leitzako 12 auzotar, Aresoko 9, Gorritiko 6, Azpirozko 7, Uitziko 5, Lekunberriko 3, etxarriko 1, Baraibarreko 1, Orexako 6, Berastegiko 2 eta Gazteluko 4.
Hainbat salatuen artean gehienak adingabeak direnez, salaketa prozesuak fundamentu handirik ez zuen izan eta bertan-behera geratu ziren. Baina honen eraginetako bat, sorginak elkartzen ziren kobazuloa ezagutzera ematera izan zen.
4º- 1576. urteko apirilak 8an Gorritin idatziriko eskutitz honek garantzi haundia dauka, bertan agertzen  bait dira bere egunean kobazuloaren benetako izan ziren neurriak. Hau da eskutitzaren idatzi guztia, gaur egungo neurrietara egokituta jarri dut.
<<Muy Illus señor. Conforme al mandato y comisión que por la Corte se me dio yo hize reconocer segunda vez la cueba de la sierra de Uli donde entraron los metraqueros para ello nombrados en estado de çiento cuarenta y nuebe codos,(62m) como después se vió por las moramas conq. entraron q. después se medieron, q. según la cuenta de por acá hazen cinquenta estados (190m2) y habiendo baxado quarenta y  cinco codos (18,81m) mas abaxo del aposento asta donde llegaron y reconocieron la primera vez an hallado un otro aposento y retrete trecero muy ancho y espaciosso tres o quatro tanto mayor que el otro ( entre 570 y 760m2) asta donde llegaron la primera vez, donde según la relación de los que lo an reconocido y visto pueden recogerse y caber sin mucha fatiga trezcientos hombres o cerca de ellos, de manera que según las depossiciones de la moça bruxa q. el licenciado Sarria examino parece q los menaqueros y reconocedores de la dha. cueba conforman con ella como mas alargo vs. mds, podrán ver el negocio por los autos y depossiciones q. sobre ello se an hecho y dizen q. para mas abaxo no se puede entrar aunq. Ay algunas quebraduras y agujeros que tiran y van mas abaxo hacia el centro, sino que son con artificios e ynstrumentos se habriessen aquellos. En lo demas que se me mandó que recibiesse mas información açerca de las personas que la dicha moça manifestó y descubrió en sus depossiciones  ser bruxas yo he examinado algunas dellas y también creaturas, digo muchachos y muchachas de poca hedad de los mesmos acusados y anq. por muchos alagos y rodeos y blandiçias les e ynterrogado no e podido saber ni hazerles descubrir cosa alguna y ansi no e curado de asentar por escrito sus deposiciones por ser ynútiles. (Desde Gorriti, a 8 de abril de 1576).
Idazki hau oso grafiko eta esauguratsua da, bertan agertzen diren datuengatik esan daiteke dimensio nahiko handikoa zela eta bi gela zituela, bata 190 m2 eta bestea 570 eta 760 m2koa. Bertara barneratzeko sokak erabili zituzten, sarrera ez zuen oso erosoa izango.

Gutxi-gorabera honelakoa izango litzateke kobazuloa.


5º- Nabarmendu nahi nuke hondakinak kentzeko lana garatzeari lehentasuna ematea, bertara barneratzeko. Ez litzeke lan erreza izango, baina pena mereziko luke kobazuloan barneratzea eta garrantzizko zerbait ote dagoen ikuskatzea.

2014(e)ko uztailaren 31(a), osteguna

MIREN LARBURU ECHEVERRIA. Mendukilo kobazuloko koordinatzile eta gidaria.

MIREN LARBURU KOBAZULOAREN SARRERAN

Mendukiloko kobazuloa Astiz herrian aurki  dezakegu, bertan ordubeteko ikustaldi gidatua eskeintzen dute Aralarren barrenak ikusi ahal izateko. Gomendagarria da aldez aurretik bisitaren erreserba egitea. Bisita bakoitzean 40 lagunek osatutako taldeak egin daitezkelako. Erreserbarako telefono zenbakia 948 396095.

- Koordinatzaile eta gidari izanik, zer eskeintzen du kobazuloaren bisitak?
Aralar modu desberdin batean disfrutatzeko aukera eskeintzen digu. Eguzki izpietatik urrutiratuz, mundu berri bat ezagutzeko eta ulertzeko aukera. Askotan horrelako lekuetara joaterik ez degu izaten, arrisku haundiko kirola delako espeleologia, eta Mendukilon bisita gidatuan, pasabide eta argiztapenaz lagundurik inolako arazorik gabe gure eskura daukagu.


- Dauden hiru gela edo galerietan zer da gehien nabarmentzen dena?
Mendukiloko bisita gidatuan ikusten diren hiru gelak oso desberdinak dira. Eguzkitik gertu oraindik Artzainzulo daukagu, gure arbasoek burdin arotik erabilitako gela. Lur azpian berriz Laminosin eta Herensugearen Gotorlekua, biak oso desberdinak. Laminosin altxorrez betetako gela, formazioak gure gertu disfrutatzeko aukera emanez eta Herensugearen Gotorlekua, Aralarko katedral naturala, tamaina itzela eta txoko oso bereziak dituena.


- Zer da bisitariak gehien txunditzen duen gauza?
Turismora egokitutako koba bat izan da ere, bere naturaltasunean mantendu dela eta bisita gidatuak lagunduta ingurunean orain dela miloika urte atzetik gertatutako guztia begien bitartez ezagutzeko aukera ematen dizula.


- Aurrera begira, ze egitasmo dago kobazulo honekin?
Momentuz dagoenarekin jarraitzea ez dago gaizki, baina beti ere abentura nahi duten guztieri ere koba irekitzea ondo legoke. Agian orain dela urte batzuk atzera egiten genuen moduan espeleoabentura bisitak eginez, turismora zabaldu gabe geratu diren beste hiru geletako batetara iristeko aukera luzatu.


- Uste dut, haitzulotar fauna oso berezia daukazuela. Ze nolako espezieak aurki daitezke kobazuloan?
Guretzak orokorrean erabat ezezagunak diren troglobiak topa genitzake kobazuloetan. Milaka edo miloika urteren ondoren lur azpira erabat egokituak. Orokorrean artropodoak  eta lur azalean topa genitzakeenakin alderatuta itxuak, pigmenturik gabekoak eta apendize luzedunak.


- Pertsonalki zuri, kobazuloko zein zati edo lekuk txunditzen zaitu oraindik? Zergaitik?
Ez da erreza galdera hau erantzutea, egunero ere ingurunea erabat desberdina bait da. Aukeratzen hasita agian Herensugearen Gotorlekuko txoko bat, gelaren haunditasunean formazio desberdin pila bat gordetzen ditu eta.


- Mendukilo kobazuloa ikustera joaten garenean, jantzi edo oinetako bereziren bat beharrezkoa da?
Kontutan hartuta eguzki izpiek koba ez dutela bisitatzen, urte osoan zehar 8-9ºC eta hezetasun haundia aurkitzen degu bertan. Ondorioz bisitarako oinetako erosoa eta hotzerako arropa behar ditugu.


- Bisitan joateko edozein urtaroetan joan gaitezke?
Koba urtaro desberdinetan bisitatu genezake, urtarrila ezik urte guztian egiten bait ditugu bisita gidatuak. Hori bai gertukoak izan da, nik euri edo elur garaiak gomendatzen dizkizuet, koba bere osotasunean ezagutu ahal izateko.


2014(e)ko maiatzaren 5(a), astelehena

URBIÑETEKO KOBAZULOA

Huitzin, Urbiñeteko parajean belaz baten erdian aurki daiteke kobazulo hau. Baserriko lan-tresnak gordetzen dituzte sarrerako gelan, buztindun lurzoruekin. Pasabide estu bat zeharkatuz, hezurrak dauden gela zabal batera iristen gara. Eskuinaldetik aldapatxo  bat igota, pasabide baten ondoren eta katazulo txiki bat zeharkatuta, graffiti zuriz margotutako gela batera iristen gera. Puntu honetan eta eskuinera joan ezkero, leize txiki bat besterik ez dago. Abiapuntura itzulita eta graffitiak dauden beheko ingurura jaitsita, 8-10m-ko leize bat estaltzen duen lurzoruko harri baten inguruan soka bat lotuta, arriskurik gabe ailegatuko gera barrunbeak gordetzen dituen formazioen  gelara, eta hortik beste 30 metro aurrerago bukatzen da kobazulo  honen sakonera.

SARRERA


PASABIDE ESTUA


KATUZULOA

GRAFITIAK DAUDEN GELA

BEHEKO GALERIARA JEISTEKO LEIZEA

LEIZEA



PASABIDEAREN AZKEN METROAK


GAUR EGUN NORBAITEK JARRITAKO IRUDIA



2014(e)ko urtarrilaren 18(a), larunbata

LEZEGALDEKO LEIZEA

Iribasetik 600 bat metrotara aurki daiteke leize-zulo hau, 10X15 metroko sekzioa du, eta Larraun errekako urak ur-goraldi handietan bertara bideratzen dira.

Leize honek 13 metroko sakonera dauka, jarraian meazulo horizontalak ditu. Sarreratik 25 metrotara errodaturiko harri pila dago. Hau zeharkatuz sala zabal batean sartzen da eta estalki karbonatu asko dago, 50 metroko sakonera eta 15 metro zabalean ditu, zorua berriz harritzarrez osatua.  Zuhaitzen enbor astunak ikus daitezke goiko hormetako arroketan sartuta. Pasaleku estu batetik jarraitzen du, honek 45 metroko luzera eta 12 metro zabalerako meazulo batera eramaten du, bertan estalamigta eta gous-ak daude. Errekaren erretenari jarraituz, zulo handi batera iristen gara. Erreten honek 100 metroko luzera eta zabaleraz 5 metro inguru ditu.  Mailaz igotzen da eta inguruan karbonatuz estalita daude bazterrak.,hemen haitzuloaren proportzioak handiak dira: ( 40 metro luzeran, 50 metro zabalean eta 30 metro altuera). Gune honetara iristeko beharrezkoa da 10 metro bertikalean jeistea. Lurzoruak 35º  malda dauka eta amaieran 16X25 metro eta 6 metroko sakoneraduen lakuaren ur-bazterrera iritsiko gara. Hemendik 25 metrotara ezkerreko horman, 5 metro luzera, 2 metro zabalean eta 2 metro altuerako konduktu bat dago horma leunekin, eta honen amaieran sifoia itxi egiten da.