SARRERA

SARRERA

Blog honen bidez nere helburua Berastegi eta bere inguruko natura eta historia jorratzea izango da.

MINAZULOAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
MINAZULOAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014(e)ko apirilaren 1(a), asteartea

HUITZIKO MEATZEAK

Huitzin, Arruizgain inguruan, Basakaiz mendi tontorretik 500 metrotara Arruizgain muga kokatzen da. Meatzea hauek XX.mende erdialdera ustiatuak izan ziren, bertatik, beruna eta zink-a ateraz, Gaur egun, barrakoi, garbitegi eta meatze-ahoaren aztarnak ikus daitezke. Baina lur-jauziengatik ez daude oso egoera onean.

MEATZEKO ETXEA

BARRAKOIA






ESKONBRERA


GARBILEKUA

1891.urtean ustiatu ziren lenengo meatzeak, San Jose ( 146. txosten zenb  ) eta San Fermin ( 104. txosten zenb  ), bietatik beruna eta zink-a atera zuten. Ondorengo meatzea Aurrera ( 529. txosten zenb ) izan zen 1900.urtean eta hemendik beruna ateratzen zuten. Ondorengoetatik burdina atera zuten. Convenio ( 182. txosten zenb ) eta Abandoneda ( 1799. txosten zenb ) 1904.urtean ustiatu zituzten  burdina ateraz.1928.urtean bi mina ireki zituzten, hauek beruna eta zink-a ateratzeko La Idalga ( 2607. txosten zenb ) eta Hidalgo ( 2614. txosten zenb ). 1929.urtean Juanita ( 2638. txosten zenb ) berunezkoa eta Emiliano Corral ( 2618. txosten zenb ) burdinazkoa irekitzen dira. 1937.urtean berriz, bi berunezko irekitzen dira, Marta ( 2719. txosten  zenb) eta Mercedes ( 2718. txosten zenb ). Eta azkena 1939.urtean ireki zen, Santa Marta ( 2761. txosten zenb ).


Mugarri hau da erreferentzi puntu bezala erabili izan zutena, gehienbat  norabidea eta distantzia neurtzeko, meatze guztien kokapen zehatza lortzeko.

HIRUMUGARRIETAKO MUGARRIA
ETXARRI-LEKUNBERRI-HUITZI

2013(e)ko urriaren 14(a), astelehena

SAN LEONCIO MEATZEA

Gazpillo-Txiki alderdian Leitzako udalerrian, San Leoncio (140.txosten zenb) kobrezko meatzea aurkitzen da, 1891ko urriak 21-tik 1893ko ekainak 10-arte ustiatua izan zen. Meatze honen sarrera edo ahoa Berastegitik Leitzara doan errepidean zaharrean aurkitzen da.













2013(e)ko abuztuaren 29(a), osteguna

URREMEATZETAKO MEATZEAK

Leitzan, Urremeatzeta alderdian “ Urremeatzeta kotoa“ aurkitzen da, Gipuzkoatik oso gertu. Inguru honetan hainbat mineralizazio ezberdin aurki daitezke, kobrea, burdina eta beruna.
XIX. mende erdialdera mineral hauen ustiatze lanekin hasi ziren, lehenik kobre pirita ( calcopirita ) , gero burdina (siderita )eta beruna.

ETXE HAU MEATZEAREN NAGUSIARENA ZEN, GAUR EGUN ABEL BARRIOLAREN
(PELOTARIA) FAMILIKOARENA DA
UREMEATZE MEATZEA



Materiala atera zuten lenengo meatzeari Uremeatze izena ipini zioten(31.txosten zenb.). XIX.mendean eta urte batzuk aurrera bertan behera utzi zen. Zegoen meatze bakarra zen, eta aho albo bakoitzean bi sutegi zeuzkan kobrezko pirita txikiagotzeko, honela errazago garraiatzeko materiala. 1884.urtean berriro kobrea ateratzen hasi ziren 1896.urterarte.

REGINA MEATZEA


Ustiatzen urrengoa Regina meatzea izan zen, baita ere kobrezkoa(414.txosten zenb.). Laborde Noguer y André sozietateak helbide soziala Tolosan zuelarik, enpresa honek 1.898ko apirilak 20ean Leitzako udalari baimen eskaera egiten dio hauek eraikitzeko;  garbitegia, sutegia, trenbidea, meatzarientzat barrakoia, kanala bere deposituarekin,   makina gela zentral elektrikoarentzat honek garbitegiari energia emateko.  1.898ko azaroaren 23an proiektua onartua izan zen, baina, Leitzako udalak honako baldintzak jarri zizkion:
1.- Lursailengaitik 201 pezetako kanona ordaintzea urtero.
2.- Meatze jarduera utzi eta handik bost urtera eraikitako ondasunak ( kanala, zentrala, depositua, barrakoiak, sutegia, trenbidea eta garbigunea) Leitzako udalaren boterean geratuko zirela.
Jarraian hasi ziren eraikitzen. Udaletxean aurkeztutako planoetatik aldaketa txiki batzuk egon ziren, lenbiziko lekuan kanalak 1.119 metroko luzaerakoa izan beharrean 61 metro gutxiago eraiki zuten,presaren neurriak mantendu ziren. Ur saltoa berriz, 48,93 metro izatetik 48,15 metrora eginez. Urkizu alderdian zentral elektrikoarentzat makinen etxola Urkizu errekaren eskuinaldean eraiki behar zen , baina azkenik ezker  aldean eraiki zuten, honek hodiaren luzera eraldatuz, 122 metro beharrean 136 metro izanik. Sutegiarekin nire zalantzak dauzkat, zentralaren ondoan dauden aztarnengatik, ur depositua eta dagoen eraikinak, sutegiko hauspoa zegoen lekua ematen duelako. Barrakoiak eta garbitegia Ixkibarren eraiki ziren, gaur egun Leitzalarreako askaldegi edo merenderoa bezala ezagunagoa. Trenbidea emendik atera eta Urkizun ustezko sutegitik pasatzen omen zen.

UDALARI AURKEZTURIKO PLANOA


1954.KO ORTOFOTOA

KANALA

DEPOSITUA

HODIA

MAKINEN ETXOLA

GENERADOREA

USTEZKO SUTEGIA

DEPOSITUA

1.916ko martxoak hamarrean  Raoul Desselerek meategiko enpresaren ordezkariak, Tomas Mugikari saldu zion kanala bere deposituarekin, makinen etxola, trenbidea etabar. 1.933.urtean, Tomas Mugikaren heriotzaren ondoren Leitzako udalak hitzarmen bat egiten du Joaquin Munozekin Electra Plazaola ordezkariarekin eta Tomas Mugikaren oinordekoekin, azken hauek urteak atze 1.000 pezetako kanon zorra zutelako.
1.898.urtean meatze berriak ireki ziren, San Antonio (393.txosten zenb.), San Javier (917.txosten zenb.) Teresa (436.txosten zenb.), eta 1909.urtean Urremeatze (1.170.txosten zenb.). Hauek denak burdinezko meatzeak izan ziren eta 1916.urtean geratu ziren.
1.918.urtean Regina meatzeari  Regina Teresa izena jartzen diote (2.346.txosten zenb.) hasieran burdina ateratzen zuten, baina 1.920.urtean beruna.
1.919.urtean beste bi meatze irekitzen dira, Regina Teresa2 (2.155.txosten zenb.) eta Regina Teresa3 (2.456.txosten zenb.) hauek biak burdinezkoak.

REGINA TERESA 2 MEATZEA


1.937.urtean ere meatze berriak irekitzen dira, San Jurjo (2.722.txosten zenb.), Nueva España (2.721.txosten zenb.) eta Arriba España (2.717.txosten zenb.), hauek ere burdinezkoak. Baina Nueva España ez zen ustiatua izan.

ARRIBA ESPAÑA MEATZEAK







1.986ko urriak batean, Luis Gonzaga Inzak, Leitzako udalari eskaera egiten dio Regina ( lehen Uremeatze) meatzean, meatzari ikerkuntza eta ustiapenerako baimena eskatuz, Urremeatzeta inguruan kokatua. Lan hauek mineral hondakinak  eta aintzineko meazuloa garbitzea izan zen.

1º UREMEATZETA IZENA ETA GERO REGINA
Aipaturiko meatze guzti hauek urtean 100 tona inguru kobre eta 7.000 tona inguru burdin ekoiztu zituzten.

MEATZEAK KOKATURIK DAUDEN GUNEAK


1.929.URTEKO URREMEATZETAKO PLANOA

1.929.URTEKO URKIZUKO PLANOA

2013(e)ko uztailaren 10(a), asteazkena

BIZKOTX MEATEGIA


XVII. mende amaieran agertzen dira meatoki honen erreferentziak. Plazaola eta Ameraungo burdinolak hornitzen zituen batipat eta kupuru gutxiagoan Beriñas ¼ eta Olloquiegui 1/6.
BIZKOTXEKO PLANOA ( X. Cabezon )

Meatoki hau Aiako Harria mendigunearekin erlazionaturik dago, filoi sail honekin parte hartzen du.
Burdinezko zain hauen minerala burdin karbonatoa da (siderita) eta gainazaletik berriz burdin oxidoa ateratzen zuten (Hematites).


Aintzinean minerala gainazaletik gertu eta meazulo ez oso sakonetik ateratzen zuten. Burdinoletan erabiltzen zen minerala zen.
Baina, XIX mende amaieran ustiapen berriztatuan datza, karbonatoa meategietako zati sakonegotik ateratzen hasten dira, honek %50 purutasuna eta %7 manganesoa zeuzkalako.
Bizkotx meatzeak azpialdean hiru labe zeuzkan materiala erretzeko. Hiru labe jarraian 8 metro garaian eta 3,75 diametroko upel batez osatzen zen.

LABEEN AINTZINAKO ARGAZKIA

LABEAK

UPELAREN BARNE IKUSPEGIA

Labeen azpian materia biltegia aurkitzen zen, honek 25 metro luzeraz eta 6 metro zabaleraz zuen, biltegiaren barruan berriz, 6 tranpila deskargarako zauzkan eta hortik trenera egiten zen hustuketa.

TRANPILA BAT

MATERIAL BILTEGIA
BIGARREN MAILAKO TORNUA

HIRUGARREN MAILAKO TORNUA

1913. urtetik aurrera gainbehera etorri zen emankortasuna guztiz geratu arte. Baina 1937. urtean berriro martxan jarriak izan ziren material garraioa, 1942. urtean meatzeak itxi ziren arte.
 
HIRUGARREN MEAZULOA



LAUGARREN MEAZULOA




1901. urtean baimentzen da trenbidearen eraikuntza, Andoaingo minetako minerala garraiatzeko, honek adierazten du Andoaingo minak martxan zeudela. 1904. urtean  Andoaindik Plazaolara doan bideari irekiera ematen diote. 1910. urtean berriz, Plazaolatik Iruinaraino luzatzen dute, baita bidaiarientzat ere.





1953. urtean izandako uholdeak suntsiketa ugari sortu zituen, zubiak, ezpondak paretak…hainbat eta hainbat saiakera egin zituzten hauek denak konpontzeko, baina azkenik 1958. urtean itxi zuten behinbetiko.